
EKINTZA SOLIDARIOAK
Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioa, ez da beste edozein merkatu solidario izan daitekeen bezalakoa. Izan ere, Barakaldokoa, udalerriko umeak solidaritatean hezitzeko esperientzia bat da, eskola publikoez eta hitzartuen laguntzaz burutua. Istorio luze bat du atzean ekimen honek. Jada 16 urte dira lehenengo merkatua ospatu zenetik.
2001ean hasi zen guztia. Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirolak, Gizarte Ekintza, Anderea, Kooperazia eta Prebentzioa, gizarte Zerbitzuak eta Inmigrazio Bulegoaren gisako udal sail eta zerbitzu desberdinak koordinaturik bultzatu zen ekimena.
Joan den asteburu honetan ospatu dena XVI. Haurren Merkatu Txiki Solidarioa izan da. Merkatura gerturatutako emakume batek aurtengo espektatibak onak zirela esan du eta bete-betean asmatu du: “Aurreko urteetan kolaborazio asko egon ziren, eta aurten ere espero da boluntario askok kolaboratzea. Espektatibak onak dira”. 21 ikastoletako 500 ume ingururen partehartzea egon da, hain zuzen, beraz esan daiteke espektatibak bete direla.
Yolanda Prietok, Mukusulubako Guraso Elkarteko kideak garbi du aurten lortzen diren etekinak Ekuadorrera bideratuko direla bertako behartsuenei laguntzeko: “Aurtengo etekinak Ekuadorreko Playa Pietrara bideratu nahi ditugu bertako umeei laguntzeko, izan ere, ikastolara joan gabe geratu baitira. Beraiei eta bere familiei lagundu nahi diegu, noski”. Joan den apirilean Richter eskalan 7,8ko magnitudeko edo tamainako lurrikara jasan zuen hiriak. Horretarako euren jostailuak donatu dituzte, salmentan jartzeko eta horrela dirua lortzeko. Ikastola horietako Gurasoen Elkarteek eta Barakaldoko Udalak erabaki dute errekaudazio guztia Manos Unidas izeneko ONGari emango zaiola. ONG honek San Gregorio de Portoviejon egiten du lan, Ekuadorren, 2004tik Barakaldorekin oso harreman estuak dituen hirian.
Bertara gerturatutakoak oso gustura aritu dira. Merkatura gerturatutako emakume batek garbi utzi du berarentzat oso ekintza interesgarria izan ohi dela merkatuarena: “Jendeak parte hartzen du eta herrian oso giro polita egoten da”. Bertaratu den beste gizon batek ere konfirmatu du orokorrean oso ondo erantzuten dutela umeek Barakaldon iniziatiba hauen aurrean: “Urte batzuetan besteetan baino gehiago parte hartu izan dute umeek, baina orokorrean beti ondo erantzuten du herriak”.
Rafael Garzonek, Alkartu Ikastolako Gurasoen Elkarteko kideak, konfirmatu du aurreko urteko etekinak Gurutze Gorrira bideratu zituztela errefuxiatuei laguntzeko eta aurten ere laguntzen saiatuko direla: “Aurreko urtean 30.000€ inguru lortu genituen. Hobeto esanda 28.000€ izan zirela uste dut. Baina beno, Gurutze Gorrira bideratu genituen errefuxiatuei laguntzeko. Ea aurten ere helburua lortzen dugun”.
Helburu hori lortzeko asmotan, Ikastola bakoitzak bere postua izan du merkatuan, eta bertan guraso eta semeak aritu dira lanean. Joan den ostiralera arte, ikastola ezberdinetara jostailuak eramateko aukera zegoen, ondoren, aipatutako postu hauetan saltzeko. Aurreko astean zehar jostailuak eraman ezin izan zituzten pertsonek, azokan bertan ere donatu ahal izan dituzte. Gabonetan diru asko gastatu ezin izango duten familientzako aukera paregabea izan da egoera onean zeuden jostailuak erosteko, eta bide batez, behartsuenei laguntzeko.
Horrekin batera txosna solidario bat egon da. Bertan, haurrentzako txokolatea eta helduentzako garagardoa eta txakolina eskaini dira, prezio solidario baten truke. Gainera, Giltzarrik, Barakaldoko Gaztetxoen Ekimen Plataformak, txikienentzako hiru postu ezberdin antolatu ditu. Bertan umeek jolas ezberdinetan aritzeko aukera izan dute, eta baita ere euren kreatibitatea martxan jartzeko, marrazki batzuk eginez. Azkenik, gabonetako otar ezberdinak zozketatu dira orduro, eta euro baten truke zozketa horietan parte hartzeko aukera handia izan du jendeak.
Gabonetako otarrak irabazteko aukera eta, batez ere, behartsuenei laguntzeko aukera paregabea izan da, beste behin ere, Barakaldoko XVI. Merkatu Txiki Solidarioa. Hala ere ezin dugu ahaztu, gabonak pasa ondoren oraindik familia asko geratuko direla pobrezian edo zailtasunekin behintzat. Horregatik, nahiz eta oso iniziatiba politak eta solidarioak egoten diren gabonetan, urte osoan zehar saiatu beharko ginateke solidarioak izaten, aurrerapauso bat emanez.
Hamaseigarrengoan ere ez du hutsik egin
Barakaldoko XVI. Haurren Merkatu Txiki Solidarioa ospatu da joan den asteburu honetan, eta beste behin ere oso harrera ona izan du herrian
Ibai Cosgaya eta Jon Hernández